Ergoienako Bira, irailaren 19an Unanun

Guaixe 2015eko irailaren 10a

Izena ematea egunean bertan egin beharko da

Ergoienako Udalak antolatuta, irailaren 19an jokatuko da Ergoienako XI. Bira, Sakanako Koparako baliagarria izango dena, 17:00etan hasita, Unanun. Lizarraga, Unanu eta Dorrao bitartean 8,5 km-ko proba izango da. Izena ematea egunean bertan egin beharko da, 16:00etatik aurrera.