Kontzejuak hilerria erabiltzeko ordenantza aldatu du

Guaixe 2015ko ira. 10a, 17:16

Unanuko Kontzejuak hilerriaren erabilera araudian bi aldaketa nagusi egin ditu. Batetik, Kanpoan bizi direnak eta Unanun urte bat baino gutxiago erroldatuta daudenen lur emateagatik kobratu eginen du kontzejuak. Arau horretan salbuespena da gaixotu eta zaintzarako kanpora eraman dituzten heriotzak izanen dira.

Hilerrian lurrean lur ematen zaie hildakoei. Orain arte hilarri altuak jarri dira. Baina hildako berriendako zuloa egiteko erabiltzen den makinarendako traba dira eta, horregatik, hilarri handiak beharrean aurrerantzean plaka duten harri txikiak jarri ahalko dira soilik. Kontzejuak onartutako aldaketa 30 egunez jendaurrean dago, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.