Hirugarren aldiz, San Donati eguna

Guaixe 2016ko uzt. 29a, 15:01

Igandean, Unanun, ospatuko da San Donati eguna.

Hirugarren urtez jarraian San Donati eguna hartuko du Unanuk, kontzejuak antolatuta. Unanuarrek hala hots egiten baitiote Beriain gaineko ermitari: San Donati. Uhartearrek mendi gainean antolatutako erromeriara makina bat jende joaten da Unanutik abiatuta. Eta kontzejuan herriari bizitasuna emateko festa eguna antolatzea erabaki zuten. Eta, horregatik, elkartea egun osoan zabalik izanen da.

Urtero moduan, menditik jaisten diren guztiek Denok Bat elkartea zabalik opatuko dute Unanun. Frontoian herri bazkaria izanen da, honako menuarekin: sarrerakoak (entsalada mistoa, errusiar entsalada, zainzuriak mahonesarekin eta urdaiazpikoa) paella mistoa eta postrea (25 euro). Haurrendako menua izanen da ere. Bazkarian izena eman nahi duenak 656 757 494 (Jon), 650 403 106 (Jabi) edo 616 664 038 (Joseba) telefonora hots egin beharko du astelehena baino lehen. Bazkariaren ondoren, elkartean, disko-jartzaile batek festarako musika jarriko du.