Konponketak Beriainerako pistan

Guaixe 2016ko ira. 17a, 11:14

Beriain mendi magaletik egurra atera da. Horretan aritu dira hainbat kamioi eta makina. Ondorioz, mendi magala zeharkatzen duen pista hainbat tokitan egoera kaxkarrean gelditu da. Basozainak aholkatutakoari segituz Unanuko Kontzejuak hainbat tokitan bidea konpondu du. Horretarako kaxkailua erabili du. Lanek 3.000 euroko aurrekontua izan dute.