Inauteriak ihoteak 2017

Mamuxarroak atzo. Mamuxarroak bihar

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otermin Benito 2017ko otsailaren 27a

Atzo inauteriko aurreneko eguna ospatu zuten Unanun. Urtero bezala, herriko hainbat gazte kontzejuko lokalean bildu ziren 16:30ak aldera, mamuxarroz janzteko. Mozorrotu ondoren, zigorra hartu eta unanuarrak zirikatzera abiatu ziren. Herritik barrena ibili ziren lasterketa ederrak sortaraziz eta herrikideak berotuz. Bihar garai berean bueltatuko dira mamuxarroak.