Joxemari Mercerok sasoi betean jarraitzen du. Unanuko korrikalari beteranoak Espainiako 10 Km Errepideko Txapelketan parte hartu zuen maiatzaren 21ean, Santanderren. Bere mailan, 75 urtetik gorakoan, bigarrena sailkatu zen Mercero, Santoñako korrikalari baten atzetik.