San Donato eguna dela eta makina bat mendizalek hartzen du mendi gaineko ermitarako bidea Unanutik. Hori ikusita eta herriari bizitasuna emateko asmoarekin, Unanuko Kontzejuak San Donati eguna antolatzea erabaki zuen. Bai San Donati, unanuarrek hala hots egiten diotelako santuari. Laugarren aldia izanen da festa ospatzen dena.
Denok Bat elkartea egun guztian zabalik izanen da. Mendira joan aurretik edo ondoren handik pasa eta freskatzeko aukera izanen da. Gainera, herri bazkaria antolatu dute. Frontoian izanen da. Mahaira eseri nahi duenak aurretik izena 656 757 494 (Jon), 650 403 106 (Jabi) edo 616 664 038 (Joseba) telefonoetan eman dezake. Eguna borobiltzeko, bazkaldu ondoren, elkartean disko-jartzailea izanen da.