San Fermin Txikitotako ezinbesteko ekitaldia da “Cros de los carrozas” izeneko lasterketa. 60 urtetik gorakoendako proba herrikoia da, El Bullicio peñatik hasi eta Navarreria plazan despeditzen dena. Aurten soilik hiru korrikalari animatu ziren eta, jakina, Jose Mari Mercero unanuarra ezin falta. Egun horretan bertan Ergoienako Bira jokatu zen eta han faltan bota zuten unanuarra, baina toki guztitan batera ezin da egon eta San Fermin Txikitotako proban aritu zen Mercero. Bera izan zen txapelduna, bildutako jendetzaren txalo zaparradaren artean. 15,16 segundotan egin zuen lana. “Proba hau udako polittena da eta ea hurrengo urtean jende gehiago animatzen garen” aipatu zuen 78 urterekin sasoi betean dagoen unanuarrak.