Iraila akaberatik eta lastaila erdialdera arte Unanuko elizako dorretxea aldamioz jantzita egon zen. Haren oinarriak mugitu egiten dira eta dorreko paretetan 2 cm-ko zabalera zuten zartatuak agertu ziren. Momentuz ez zen egoera arriskutsua, baina kaltea handiagoa izan aurretik dorrea konpontzea erabaki zuen Unanuko parrokiak. Bere eta gotzaingoaren diruarekin enpresa bat kontratatu eta hark egin zituen lanak. Unanuko Kontzejuak 1.800 euro bideratu ditu dorrean tximistorratza jartzeko. Apezpikutzako arkitektoaren eskutan dago oraindik dorrearen egoera eta haren oinarriko mugimenduei eusteko kontrahormak jartzea egokia den edo ez aztertzen ari da.