Toki desegokitan ez aparkatzeko

Guaixe 2017ko aza. 13a, 08:43

Asko eta asko dira Berian mendia erakarrita Unanura joaten diren mendizaleak. Askok herrian bertan uzten dute autoa, handik aldapari heltzeko. Gertatu izan da autoa non-nahi aparkatu duena eta gero beste ibilgailurik pasa ezin zena. Egoera larria litzateke anbulantzia baten kasuan balitz. Halakoak eragozteko, Unanuko Kontzejuak aparkatzeko toki desegokiak direnetan marra horiak margotu ditu lurrean.