Mercero, Espainiako 10 km-ko txapelduna

Guaixe 2018ko api. 17a, 15:05

75 urtetik goragoko kategorian gailendu zen unanuarra

Igandean Espainiako 10 kilometroko errepideko txapelketa jokatu zen Bizkaian, Iurretan. Eguraldia lagun zutela lehiatu ziren korrikalariak, gustura. Beste Iruña taldean dabilen Joxemari Mercero unanuarrak sasoi bikainean jarraitzen duela erakutsi du eta 75 urtetik gorako kategoriako proba irabazi zuen (54:11). Horrela, Espainiako txapelduna dugu apirilaren 79 urte beteko dituen unanuarrak.