Kontzejuak hilerria erabiltzeko ordenantza onartu du

Guaixe 2018ko mai. 25a, 10:18
Inanuko kanpo santua.

Legegintzaldi hasierako asmoetako bat bete du Unanuko Kontzejuak: hilerriko erabilera arautzen duen ordenantza onartzea. Aurreneko zirriborroari unanuarrek hainbat ekarpen egin ondoren behin betiko onartu da. Ordenantzan jasotzen denez, kanpo santuan hilobi hutsak izanen dira udalerriko biztanleriaren zentsuaren araberako kopuruan, edo horietarako lur aski bederen bai. Gorpuari lur emateko hobia senideek edo haiek agindutako norbaitek eginen du, bestela kontzejuari dagokiona ordaindu beharko zaio.

Hilerrian tokirik gelditzen ez denetan hilobi zaharrenak kentzen hasiko liratekeela jasotzen da ordenantzan, beti ere, zentsuaren araberako espazioa uzteko. Ehorzketak egungo ilarei segika egin beharko dira, beti ere, kontzejuak esandakoari segituta. Ordenantzan lur-emateez aparte, hobitik ateratzeak, hilobietako elementuak, tasak eta bestelakoak ere arautzen dira.