Etxaldeko Gazta Sariketaren aurreneko edizioa jokatu da Lyonen asteburuan, Association Fromages de Terroirs elkarteak antolatuta. Berezko esne gordinez eta transgenikorik gabe egindako nazioarteko lehiaketa. Epaileek Unanuko Balda, Artola y otros SC gaztandegiaren Beriain gaztari hirugarren saria eman diote. Idiazabal jatorri izendapena duen ardi gazta egiten dute unanuarrek eta makina bat sari jaso dituzte dagoeneko, esaterako: Munduko Gazta Txapelketa 2012an, 2014an, 2015ean, 2016an eta 2017an dominak lortu dituzte eta hainbatetan onenen artean Uharte Arakilgo Artzain egunean.