San Donatiren magalean elkarturik

Guaixe 2018ko abu. 11a, 11:58

San Donati eguna ospatuko dute bihar unanuarrek

San Donato egunarekin mendizaleek mendi gaineko eramitarako bidea hartzen dute. Unanutik abiatzen dira eta, hori kontuan hartuz eta herriari biztasuna emateko asmoz, Unanuko Kontzejuak San Donati eguna antolatzea erabaki zuen duela bost urte.

Denok Bat elkartea egun guztian zabalik izanen da eta mendira joan aurretik edo ondoren handik pasa eta freskatzeko aukera izanen da. Gainera, herri bazkaria antolatu dute. Elkartean izanen da 15:00etan. Herri bazkarira joan nahi duenak aurretik izena eman behar du 656 757 494 (Jon), 650 403 106 (Jabi) edo 616 664 038 (Joseba) telefonoetara deitu