Erreskatea Beriainen

Guaixe 2019ko eka. 3a, 09:42
Unanu eta Beriain Lizarragako elizatik.

Mendizalea Nafarroako Ospitale-gunera eraman zuten.

Suhiltzaileen erreskate taldeak Beriain mendiko Iurbain harratean mendizalea erreskatatu zuen larunbat arratsaldean. Emakumezko mendizalean Iurbainen behera zihoala hiru metroko altueratik erori zen eta hainbat kolpe jaso zituen buruan, bizkarrean eta bularaldean. Harekin zihoazenak larrialdi zerbitzuak gaztigatu zituzten 17:56an. Alde batetik, Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta, bestetik, suhiltzaileen erreskate taldeak jo zuen Beriainerantz. Azken horiek helikopteroarekin hurbildu ziren emakumezkoa erreskatatzera. Handik Arbizuko kanpinera eraman zuten, medikalizatutako helikopteroa Nafarroako Ospitale-gunera eramateko.