Militarrak bueltan

Guaixe 2020ko ira. 10a, 13:24
Militarrak Unanura sartzen. Argazkia: Artxiboa.

Hiru kamioitan eta bi jeep-etan joan dira gaur. Atzo ere egon ziren.

Espainiako armadako militarrak Unanura eta Beriainera bueltatu dira gaur, ariketa militarrak egitera. Militarrak hiru kamioitan eta bi jeep-etan iritsi dira Ergoienara, Unanura zehazki. Han jaitsi, eta mendirantz jo dute haien ariketak egitera. Unanutik gaztigatu dutenez, azken asteetan hutsik egin gabe agertu dira militarrak. 

Militarren bisitak
Data Non ikusi Norantz Militar kopurua
2020-09-10 Unanu Beriain 3 kamioi eta bi jeep
2020-09-09 Unanu Beriain ---
2020-09-01 Unanu Beriain 40tik gora
2020-08-25 Unanu Beriain 40tik gora
2020-07/08 Unanu Beriain 40tik gora
2019-10-03 Uharte Arakil Beriain 10 bat ibilgailu eta mikrobus bete soldadu
2019-06-03 Irurtzun Herri inguruan ---
2018-04-20 Etxarri Aranatz Aralar 20 bat
2018-04-16 Lizarragako portua Andia 80 bat
2017-05-31 Unanu/ Arbizu Ondatz / Beriain 20 bat
2017-02-15 Sakana erdialdea Urbasa 20 bat
2017-01-17 Altsasu Urbasa 20 bat