Militarrak Beriain aldean

Guaixe 2021ko uzt. 19a, 11:02

Kamioi militarra Unanuko sarreran. ARTXIBOA

Unanutik mendian gora abiatzen ikusi dituzte.

Unanuko ur biltegi ondoan sei ibilgailu militar aparkatuta utzi, eta militarrak mendian gora abiatu dira mendian instrukzio militar teknikoa egitera. Bestela esanda, mendi martxak, eskalada, auto erreskate praktikak edo bestelakoak egiten dituzte, soldaduak trebatzeko. Espainiako armadak Aitzoainen duen kuartelean egoitza duen America infanteriako Erregimentua 66, Mendi Ehiztariena da ibarreko mendiak praktiketarako leku gisa hartu duena. Aurten seigarren aldia da militarrak Sakanan daudena. 

Militarren bisitak
Data Non ikusi Norantz Militar kopurua
2021-07-19 Unanu Beriain Sei ibilgailu militar ur biltegiaren ondoan aparkatuta.
2021-06-21 Etxarri Aranatz Bakaikuratz Bi kamioi tanketak eramaten eta orotariko ibilgailua.
2021-06-02 Ziordia   Hainbat ibilgailu herritik pasatu ziren.
2021-04-29 Urbasa Tuneletik gertu Militarrak maniobrak egiten. Sasien artean manta batzuekin estalita. Hummerren teilatutan igota, agurtzen. Panpin gorriak tiroak botatzeko prest, zinta txuri gorriak jarrita. Aurretik abixurik gabe.
2021-04-28 Dorrao Lizarragako porturantz 8 kamioi, orotariko ibilgailu bat eta gurutze gorria zuen beste bat.
2021-04- Dorrao Lizarragako porturantz ---
2020-09-10 Unanu Beriain 3 kamioi eta bi jeep
2020-09-09 Unanu Beriain ---
2020-09-01 Unanu Beriain 40tik gora
2020-08-25 Unanu Beriain 40tik gora
2020-07/08 Unanu Beriain 40tik gora
2019-10-03 Uharte Arakil Beriain 10 bat ibilgailu eta mikrobus bete soldadu
2019-06-03 Irurtzun Herri inguruan ---
2018-04-20 Etxarri Aranatz Aralar 20 bat
2018-04-16 Lizarragako portua Andia 80 bat
2017-05-31 Unanu/ Arbizu Ondatz / Beriain 20 bat
2017-02-15 Sakana erdialdea Urbasa 20 bat
2017-01-17 Altsasu Urbasa 20 bat