Erreskatea Ihurbainen

Guaixe 2021ko urr. 11a, 12:58
Beriain mendiko Ihurbaingo arraila. @bomberos_na

Hiru mendizale onik erreskatatu zituzten suhiltzaileek atzo arratsaldean.

Beriain mendiko Ihurbain arrailean ez aurrera ez atzera gelditu ziren hiru emakumezko mendizale atzo arratsaldean. Haien egoeraren berri larrialdi zerbitzuan eman eta Suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldeko kideak izan ziren toki arriskutsu hartatik atera zituztenak. Helikopteroaren laguntzaz atera zituzten handik. Hainbat bidaia egin zituzten hiru mendizaleak Unanura jaisteko. Hiruren osasun egoera ona zen. Ondoren, Altsasuko suhiltzaileak haien ibilgailuraino eraman zituzten.