Ihoteak-Inauteriak 2022

Mamuxarro garaia da

Guaixe 2022ko ots. 25a, 13:49

Mamoxarroen aurrean hankak arin ibili behar. ARTXIBOA

Igande arratsaldean txikiak aterako dira, asteartean handiak.

Kamixeta eta galtzontzilo luze txuriak, paxa beltza edo gorria, zatak, aurpegia metalezko katolekin estalia, eta zigorra eskuetan. Unanun halakoren batekin parez pare suertatuz gero, mamoxarro baten parean zaude. Eta hobe duzu laster egitea berotuko zaitu bestela. Hala ere, mamuxarroen artean ere aldea dago: bularraldean gurutzatuta paxpalinak dituzte batzuk, besteek ez. Azken horiek mutuak dira. Batzuk eta besteak Unanun barna ibiliko dira ihoteetako bi egunetan.

Egitaraua 

  • Otsailak 27, igandea 
    17:00-18:00 Mamuxarro txikiak kalean. 
    Ondoren auzatea, musikaz alaituta. 

  • Martxoak 1, asteartea
    17:00-18:00 Mamuxarro handiak kalean. 
    Ondoren auzatea, musikaz alaituta. 
    Iluntzean, puska biltzea. 
    22:00 Herri afaria, Danok bat elkartean.