San Donati eguna ospatuko dute Unanun

Unanuarrak San Donaton argazki zahar batean. UTZITAKOA/ARTXIBOA

Abuztuaren 7an, igandean, mendira erromeria eginen dute; behin herrian bazkaria eginen dute. 

Unanuko San Donati eguna abuztuaren 7an da, eta aurten igandea denez egunean bertan ospatuko dute festa. Goizean Beriaingo ermitara erromeria eginen dute eta 15:00etan, herriko elkartean, herri bazkaria eginen dute. Izena emateko unanuarrekin harremanetan jarri behar da.