Herrirako errepidea hobeki

Guaixe 2022ko aza. 15a, 09:01
Langileak joan den astean despeditu zituzten lanak.

Hainbat zartadura daude. Premia handien zuten tokiak konpondu dituzte.

Unanura daraman NA-7102 errepideak 1.600 bat metroko luzera du. Aldapatsua da eta bertako asfaltoan, hainbat tokitan, zartaduraz beteta dago. Aurreko urteetan Nafarroako Gobernuko Errepide Mantentze Zerbitzukoek zartadurak galipotaz estali dituzte.

Baina aurtengo lehorteak eta beroak zartadurak handitu ditu. Hori dela eta foru administrazioak okerren zeuden bizpahiru zatiak konpontzea erabaki du. Langileek bi aste eman dute asfaltoa jaso, kaskailuzko oinarri eta asfalto berria jartzen. Joan den astean despeditu zituzten lanak.