Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa ostiralean hasiko bada ere, Euskaraldia girotzeko eguna pasa den larunbatean antolatu zuten Unanun. Horregatik, Euskaraldiaren pankarta jarri zuten lehenik plazan. 19:00etan hainbat unenuar Denok Bat elkartean bildu ziren, guztiek ere herriko zapi edo ttattarra jantzita zutela. Handik abiatu zen herrian barna, kalez kale ibili zen segizioa. Herria kantuekin alaitu zuten guztiek. Ibilbidea elkartean despeditu zuten eta han, mererndu-afaria egin zuten.