Zuzenketa

Erabiltzailearen aurpegia Isabel Villar Gurrutxaga (Unanuko Kontzejua) 2022ko aza. 21a, 10:03

Azaroaren 10eko guaixen argitaratutako albiste bati dagokionez, Unanuko Kontzejuak adierazi nahi du anbulatorioko eraikinaren fatxadako pintura, eskoletako horma konpontzeko lanak, eta plaza txukuntzeko lanak "HERRI BERRITZE PLANA"ri esker egiten ari direla. Plan hori Ergoienako Udalak kudeatu eta finantzatzen du. Beraz, Unanuko Kontzejuak ez ditu lan horiek adjudikatu, Ergoienako Udalak baizik.   

"HERRI BERRITZE PLANAREN" bidez egiten diren lanen finantzaketa, adjudikazioa eta kudeaketa osoak bailara hobetzea dute helburu, baita kontzejuen arteko loturak eta elkarkidetza sustatzea ere.