Militarren ariketak Beriainen

Guaixe 2022ko aza. 23a, 09:56
Militarren ibilgailua Unanun. ARTXIBOA

Espainiako armadaren konboi batek Unanutik mendirantz jo du. Gutxienez zortzi ibilgailu daudela esan dute lekukoek. 

Gaur, azaroak 23, 08:00ak aldera Espainiako armadaren konboi batek Unanurako bidea hartu du. Lekukoek jakinarazi dutenez, gutxienez zortzi ibilgailuk osatzen zuten segizioa. Armadako kideak Beriain mendi inguruan instrukzio militar teknikoko ariketak egitera etorri ohi dira; azken bost urtetan hogei bat aldiz. Halakoetan mendi martxak, eskalada, auto erreskate praktikak edo bestelakoak egiten dituzte soldaduak trebatzeko. Espainiako armadak Aitzoainen duen kuartelean egoitza duen America infanteriako Erregimentua 66, Mendi Ehiztariena da ibarreko mendiak praktiketarako leku gisa hartu duena.

Militarren bisitak
Data Non ikusi Norantz Militar kopurua
2022-11-23 Unanu Beriain Militarren zortzi ibilgailu.
2021-07-19 Unanu Beriain Sei ibilgailu militar ur biltegiaren ondoan aparkatuta.
2021-06-21 Etxarri Aranatz Bakaikuratz Bi kamioi tanketak eramaten eta orotariko ibilgailua.
2021-06-02 Ziordia   Hainbat ibilgailu herritik pasatu ziren.
2021-04-29 Urbasa Tuneletik gertu Militarrak maniobrak egiten. Sasien artean manta batzuekin estalita. Hummerren teilatutan igota, agurtzen. Panpin gorriak tiroak botatzeko prest, zinta txuri gorriak jarrita. Aurretik abixurik gabe.
2021-04-28 Dorrao Lizarragako porturantz 8 kamioi, orotariko ibilgailu bat eta gurutze gorria zuen beste bat.
2021-04 Dorrao Lizarragako porturantz ---
2020-09-10 Unanu Beriain 3 kamioi eta bi jeep
2020-09-09 Unanu Beriain ---
2020-09-01 Unanu Beriain 40tik gora
2020-08-25 Unanu Beriain 40tik gora
2020-07/08 Unanu Beriain 40tik gora
2019-10-03 Uharte Arakil Beriain 10 bat ibilgailu eta mikrobus bete soldadu
2019-06-03 Irurtzun Herri inguruan ---
2018-04-20 Etxarri Aranatz Aralar 20 bat
2018-04-16 Lizarragako portua Andia 80 bat
2017-05-31 Unanu/ Arbizu Ondatz / Beriain 20 bat
2017-02-15 Sakana erdialdea Urbasa 20 bat
2017-01-17 Altsasu Urbasa 20 bat
1997-05-27 Sakana   Militarren hegazkin batek soinu-langa gainditu zuen eta alarma eragin zuen Nafarroako hainbat tokitan, tartean Sakanan. Lurrikara izan zitekeela pentsatu zuten toki askotan. Altsasun harrobietan galdetu zuten leherketarik egin ote zuten. SOS Nafarroak argitu zuen pasa zena.
1979ko martxoren akaberan     Soldaduak maniobretan aritu ziren, egun osoa tiroka.