Militarrak Unanurantz

Guaixe 2023ko api. 25a, 09:55
Militarrak Unanura sartzen. ARTXIBOA

Espainiako armadako konboia gutxienez bederatzi ibilgailuz osatuta zegoela esan dute lekukoek.

Militarren zortzi furgoi eta militarrez betetako mikrobus bat Unanura joan dela jakinarazi dute lekukoek. Normalean, Espainiako armadak Aitzoainen duen kuartelean egoitza duen America infanteriako Erregimentua 66, Mendi Ehiztariena da ibarreko mendiak praktiketarako leku gisa hartu duena. Beriain mendi magal inguruan instrukzio militar teknikoko ariketak egitera etorri ohi dira; azken bost urtetan hogei bat aldiz. Halakoetan mendi martxak, eskalada, auto erreskate praktikak edo bestelakoak egiten dituzte soldaduak trebatzeko.