Mendizale parea Beriaindik erreskatatuta

Guaixe 2023ko mai. 15a, 09:57
Suhiltzaileen mendizale erreskatea helikopteroz egin zen akaberan. @bomberos_na

Suhiltzaileek bi mendizale erreskatatu zituzten.

Beriainen ez aurrera ez atzera gelditu ziren bi mendizale. Haitzetan horrela zeudela gaztigatu zioten SOS Nafarroari larunbatean 12:20 aldera. Altsasuko suhiltzaileen parkeko kideak joan ziren, baita Suhiltzaileen Erreskate Talde Teknikokoak ere. Azken horiek helikopteroan. Baina mendia lainopean zegoenez, suhiltzaileak inguruan jaso eta oinez abiatu ziren bi mendizaleak opatzera. Onik opatu zituzten eta haitz gunetik lainorik gabeko toki batera jaitsi ondoren helikopteroz toki ziurrera eraman zituzten.