Ochoa de Olzaren omenezko topaketa

Guaixe 2023ko mai. 15a, 15:51
Ochoa de Olzaren heriotzaren hamabosgarren heriotzaren omenaldiaren aurkezpena. SOS HIMALAYA

Maiatzaren 21ean, igandea, SOS Himalayak mendizalearen hamabosgarren urteurren omenaldia antolatu du Beriainen.

Iñaki Ochoa de Olza mendizalearen Annalpurnan hil zela hamabost urteurrena da aurten, eta Iñaki Ochoa de Olza-SOS Himalaya fundazioak maiatzaren 21ean, igandean, familiarteko eta mendizaleen omenaldia antolatu du Unanun eta Beriainen. Gainera, jasotako dirua Makaluko ospitalerako izanen da, fundazioak Nepalen duen proiektu garrantzitsuenetako bat. Bi omenaldi izanen dira: lehenengo Beriainen, Ochoa de Olzak entrenatzen zuen mendian, mendizaleena eta bigarrena Unanuko frontoian, senideena. Egunean zehar eskalada hormak, musika eta bazkari solidarioa izanen da. Ekimenaren bonoa (bazkaria eta kamiseta) 25 eurotan eros daiteke fundazioaren webgunean. Gehienez 300 pertsonak eman dezakete izena.

Ochoa de Olzaren omenaldia

Maiatzak 21 igandea

08:30 Beriainera igoera, Unanutik. 

10:30 Iñakiren omenezko monolitora igoera, Unanutik.

11:00 Unanun: bertako gastronomiako salmahaiak eta haurrendako eskalada horma, Azken Kolpe txapalaparta taldeak girotuta.

11:45 Bi zutabeak monolitoan elkartuko dira eta mendizaleen omenaldia eginen dute.

13:30 Ochoa de Olzaren senideen omenaldia: oroigarrien banaketa eta zenbait zozketa. Atarrabia Abesbatzaren emanaldia.

Ondoren, elkartasun bazkaria eta kamiseten banaketa.

Amaitzeko, El Desagüe taldearen kontzertu solidarioa.