Neguan Denok Bat elkarteko tximiniak su hartu zuen eta handik zabaldu zen. Unenuarrak ia elkarterik gabe gelditu ziren. Garrek sortutako kalteak konpontzeko astebururo auzolanak egiten ari ziren. Baina lan batzuk eraikuntza enpresa bat egin zituen. San Pedro festetarako lanak despedituta nahi zituzten eta, horregatik, gogo handiz ari ziren lanean. Elkartean aurreko obra 1991n egin zuten, goitik behera zaharberritu zutenean. 114 bazkide zituen.