Ariketa militarrak Unanu aldean

Guaixe 2023ko uzt. 5a, 10:56
Militarren ibilgailua Unanun. ARTXIBOA

Aitzoaingo kuarteleko militarrak entrenamendua egiten ari dira.

Sakandar batek jakinarazi duenez, atzera ere, militarrak Unanura joan dira, handik Beriain mendirantz jotzeko. Kamioi handi bat eta lur orotariko ibilgailu batean hogei bat militar agertu dira Unanun gaur. Espainiako armadak Aitzoainen duen kuartelean egoitza duen America infanteriako Erregimentua 66, Mendi Ehiztariena da ibarreko mendiak praktiketarako leku gisa hartzen duena. Soldaduak trebatzeko mendi martxak, eskalada, auto erreskate praktikak edo bestelakoak egiten dituzte. 

Militarrak Sakanan

  • 2023-07-05    Unanun, Beriain aldean, militarren kamioi handia eta lur orotariko ibilgailua. Hogeiren bat militar.
  • 2023-02-25   Unanun, Beriain aldean, militarren zortzi furgoi eta militarren betetako mikrobusa.
  • 2023-02-05    Sakanan, militarren hegazkin batek soinu-langa gainditu zuen eta alarma eragin zuen. Lurrikara edo eztandaren bat izan zitekeela pentsatu zuten hainbat herritarrek.
  • 2022-11-23    Unanun, Beriain aldean, militarren zortzi ibilgailu.
  • 2021-07-19    Unanun, Beriain aldean, sei ibilgailu militar ur biltegiaren ondoan aparkatuta.
  • 2021-06-21    Etxarri Aranaztik Bakaikuratz, bi kamioi tanketak eramaten eta orotariko ibilgailua.
  • 2021-06-02    Ziordian, hainbat ibilgailu herritik pasatu ziren.
  • 2021-04-29    Urbasa-Andian, tuneletik gertu, militarrak maniobrak egiten. Sasien artean manta batzuekin estalita. Hummerren teilatuetan igota, agurtzen. Panpin gorriak tiroak botatzeko prest, zinta txuri gorriak jarrita. Aurretik abisurik gabe. 
  • 2021-04-28    Dorrao    Lizarragako porturantz    8 kamioi, orotariko ibilgailu bat eta gurutze gorria zuen beste bat.
  • 2021-04    Dorraon, Lizarragako porturantz.
  • 2020-09-10   Unanun, Beriain aldean,  3 kamioi eta bi jeep
  • 2020-09-09   Unanun, Beriain aldean.
  • 2020-09-01   Unanun, Beriain aldean, 40tik gora soldadu. 
  • 2020-08-25   Unanun, Beriain aldean, 40tik gora soldadu. 
  • 2020-07/08   Unanun, Beriain aldean, 40tik gora soldadu. 
  • 2019-10-03   Uharte Arakilen, Beriain aldera, 10 bat ibilgailu eta mikrobus bete soldadu.
  • 2019-06-03   Irurtzunen, herri inguruan.
  • 2018-04-20   Etxarri Aranatzen, Aralar alderantz,  20 bat soldadu. 
  • 2018-04-16    Lizarragako portuan, Andian, 80 bat soldadu.
  • 2017-05-31    Unanun eta Arbizun, Ondatz eta Beriain aldean, 20 bat soldadu.  
  • 2017-02-15    Sakana erdialdean, Urbasa aldera, 20 bat soldadu. 
  • 2017-01-17    Altsasun, Urbasa aldera, 20 bat soldadu.
  • 1997-05-27    Sakanan, militarren hegazkin batek soinu-langa gainditu zuen eta alarma eragin zuen Nafarroako hainbat tokitan, tartean Sakanan. Lurrikara izan zitekeela pentsatu zuten toki askotan. Altsasun harrobietan galdetu zuten leherketarik egin ote zuten. SOS Nafarroak argitu zuen pasa zena.
  • 1979ko martxoren akaberan soldaduak maniobretan aritu ziren, egun osoa tiroka.