Aspaldi San Isidro eguna ospatzeko ohitura zegoen Unanun, baina hura ere galdu zen. Duela zazpi urte berreskuratu zuten ospakizuna eta unenuarrak Denok Bat elkartean bazkaltzera elkartu ziren asteazkenean, maiatzaren 15ean. Unenuarrak bi gizonezko omentzeko baliatu zuten aukera. Bata Andoni Barbari Jaurrieta da. Bera Beriainera urte askotan igo izan da. “Edozein lekutara joaten denean Unanuz oso ongi hitz egiten du”. Beste omendua Juanjo Mintegi Dorronsoro akordeoilaria izan zen. “Bere soinuarekin Unanu alaitzen du. Edozein festetara hots egin eta etortzen da. Alaia da eta, gainera, egunero Beriainera igotzen da”.