Unanuko Kontzejuak jakinarazi du maiatzaz geroztik herriko bandoak ez direla etxeetan banatuko. Paperaren kontsumoa murrizteko hartutako neurria da hori. Maiatzaz geroztik bandoak herriko bi iragarki tauletan jarri ditu kontzejuak: eskolak hartu zituen eraikinean eta elkartearen ondoan. Horretaz aparte, Unanuko Whatsapp taldearen bidez zabalduko ditu kontzejuak bere bandoak. Bakarren batek etxean bandoak paperean jasotzen segitu nahi badu, kontzejuko kideren bati jakinarazi beharko dio.