Unanuko Kontzejuak dituen hiru bajerak erabiltzeko eskubidea emateko enkantea deitu zuen maiatzaren 12ko eguerdirako. Hirurak ere irteerako prezioan hartu ziren. Eskolak hartu zituen eraikinean dagoen bajeragatik Unanuko Kontzejuak 370 euro jasoko ditu, meistrubein etxeko bajeragatik, berriz, 695 euro eta labaderokoagatik 420 euro. Guztira 1.485 euro. Prezio horiei guztiei dagokien BEZa gehitu behar zaie. Hiru bajerak hiru urterako alokatu zituen kontzejuak. Alokatu dutenei erantzukizun zibileko asegurua eskatu zien kontzejuak.
Hiru lokal horietaz aparte, Unanuko Kontzejuak hiru etxebizitza ditu alokatuta. Bata, meistrubein etxekoa da, beste biak, berriz, Denok Bat elkarte gainean daude.