Kontzejuak bi ohar egin ditu

Guaixe 2024ko uztailaren 10a

Unanuko ikuspegia. ARTXIBOA

Egur loteei eta aparkatutako ibilgailuei buruzko oharrak dira.

Etxean sua egiteko egur lotean banatu ditu Unanuko Kontzejuak. Banaketa egitearekin batera, kontzejuak unanuarrak gaztigatu ditu: loteak urtea despeditu aurretik atera behar dira. Bestalde, Unanuko Kontzejuak herritarrei ibilgailuekin tentuz ibiltzeko eskaera ere egin die: "aldamenak errespetatu eta ibilgailuendako pasa libre utzi".