Eskalatzailea erreskatatu zuten

Guaixe 2024ko uzt. 22a, 10:52

Erreskatea izan zen tokia, Bazkalaitz, Beriainen goiko partean, aurreran, dago. ARTXIBOA

Min hartu eta ez atzera ez aurrea gelditu zen eta helikopteroaren laguntzaz erreskatatu zuten.

Suhiltzaileek eskalatzen ari zen 32 urteko emakume bat erreskatatu zuten atzo. Barkalaitzen, Beriain mendiko goiko partean eskalatzen ari zela erori eta eskuan min hartu zuen emakumezkoak eta ezin zuen ez gora ez behera egin. Larrialdi zerbitzuak gaztigatu zituen eta Erreskate Teknikoko Taldea, Altsasuko suhiltzaileak, helikopteroa eta oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat joan ziren. Erreskate Teknikoko Taldeko kideek erreskatatu du helikopteroko garabiarekin. Emakumea Etxarri Aranazko osasun-zentrora eraman dute. Iturri berberek azaldu dutenez, ez zuen lesio garrantzitsurik. Mobilizatutako agenteek, bestalde, zauritutako emakumearekin zegoen beste pertsona bat jaisten lagundu zuten.