Kontzejuak lau lantegi salduko ditu

Guaixe 2024ko abe. 18a, 11:18

Unanuko ikuspegia. ARTXIBOA

Guztiak pagoz osatutakoak dira.

Unanuko Kontzejuak, 2024-2025 urteetarako Ustiapen eta Hobekuntza Planari jarraituz, lau baso aprobetxamendu enkante bidez salduko ditu. Lantegiek guztira 3.856,5 metro kubiko egiten dute eta  Unanuko Kontzejuak haiengatik 63.616,18 euro (BEZik gabe) eskatzen ditu. Lantegiren bat eskuratzeko interesa duen enpresak bere eskaintza aurkezteko abenduaren 26ko 14:00ak arte du. 

Salgai jarriko duen aurreneko lantegiak 998,5 m3-ko bolumena du. Haietatik 703,6 m3 pago egurra da eta gainontzeko 294,9 m3 zura. Beheko basoan dago aprobetxamendu hori, zehazki Serloa, Beheko Basoko Borda eta Kanteragaña dermioetan. Haren balioa 22.644,34 eurokoa (BEZik gabe) da. Bigarren lantegiak 410,2 m3 ditu, guztia egurretarako. Beriain eta Leziza aldeko honako dermioetan dago aprobetxamendua: Otsarteko soroeta, Ondatz eta Ahuntzak jeisten direneko zelaia. Kontzejuak berarengatik 820,31 euro (BEZik gabe) eskatzen ditu. 

Hirugarren baso aprobetxamenduak 1.119,1 m3  ditu, haietatik 1.010,3 m3 egur dira eta 108,8 m3 zura. Lotea Lezizako bidea, Ikaztobieta eta Orriz dermioetan dago. 18.386,10 euroko (BEZik gabe) balioa du. Atzeneko lantegiaren bolumena 1.328,8 m3 du, haietatik 1.133,6 m3 egurretarako dira eta beste 195,3 m3 zuretako. Aprobetxamendua Lezizako bidea, Txurittua eta Lamario dermiotan dago. Lantegiaren balioa 21.765,43 eurokoa (BEZik gabe) da.