Unanurako dermioko bidea trafikora itxita

Guaixe 2025ko ots. 18a, 10:27

Unanuko errotako bidea itxita.

Zubia kaltetuta dagoelako hartu dute erabakia.

Ergoiena zeharkatzen duen NA-120 errepidetik Unanura zuzen igotzen den dermioko bidea, errotakoa, ibilgailuen trafikora itxita dago astearteaz geroztik. Leziza ugalde gaineko zubia egoera txarrean dago, eta segurtasun neurri gisa Ergoienako Udalak bide ixtea erabaki zuen. Zehazki, ugaldearen emariak zubiaren ipar-ekialdeko harrizko estribua hondatu eta zati bat erorarazi du. Ura bideratzeko, eta estribua gehiago ez kaltetzeko, legarra pilatu dute pala batekin. 

Zubia konpontzeko zer lan egin behar diren aztertzen ari dira, eta ahal bezain laster konponduko dute. Ergoienako dermioko bide sarean, bide hori oso erabilia da, besteak beste, Unanu eta Lizarraga lotzen dituelako. 

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!