Sanadresak Unanun

Guaixe 2025eko abenduaren 15a

Bi adineko emakumezko omendu zituzten. 

Unanuarrek San Andres eguna ospatu zuten azaroaren 30ean, igandearekin. Ohi bezala, sainduari eskainitako ermitan meza izan zen. Eta, ondoren, Denok Bat elkartean bazkari ederra izan zen. 65 herritar elkartu ziren mahaiaren bueltan. Eta unanuarrak elkartuta zeudela baliatuta, adineko bi herritar omentzeko: Resu Mendibe eta Patxika Lizarraga. Biei Unanuko armarria duen ttattar txuri bana jantzi zieten. Biak gazte zireneko bizitzako pasarte batzuen berri eman zituzten omenaldian. Bazkaldu ondoren, giro ederrean, kantuan eta hitz eta putz hizketan egon ziren elkartean, aspertu arte.