Unenuarrak San Isidro ospatu zuten maiatzaren 15ean. Aurrena, eguerdian, Beriaingo Goizalde abesbatzaren kontzertua izan zen elizan. Hura despedituta, 13:00etan, meza izan zen. Eta eguna borobiltzeko unenuarrak Denok Bat elkartean elkartu ziren. Han majo bazkaldu zuten. Bazkariaren ondoren, Juanjo Mintegi Dorronsoro akordeoilariaren doinura kantuan aritu ziren emakumeak eta gizonak.
Aspalditik ospatzen da San Isidro Unanun. Jose Agustin Garziandiak Garai bateko Unanuko oiturak eta olgak liburuak azaldu zuenez, herriko gizonak gosaltzera eta bazkaltzera elkartzen ziren. "Etxe bakoitzetik bat joaten zan, eta gosari eta bazkari goxoak egiten zituzten, naiko antxume erreak janez erriaren kontura".