Unanuarrak despeditu berri dituzten festetan izan da zertan jolastu, zer jan eta zer dantzatu. Adin guztiendako egitarauak aitzakia eman du unanuarrak elkartu eta ongi pasatzeko bidea eman die. Baita festaren usainera Unanura gerturatu direnei ere. Bonboren omenezko mus txapelketako irabazleak Paco Mercero eta Aitor Mayo izan ziren.