Unanuko errepideak, NA-7102, Karrika Nagusiarekin bat egiten du herriaren sarreran. Errepidetik heldu diren ibilgailuen abiadura murrizteko premia ikusi du Unanuko Kontzejuak. Horregatik, Karrika Nagusiaren hasieran, lurrean, bi gomazko banda jarri ditu.
Bestetik, kontzejuak baso lanak ere egin ditu, zehazki itxitura batzuk berritu eta sasiak garbitu. Lan horien aurrekontua ez da 50.000 eurora iritsi.