Unanuk hartu zuen Sakanako Mankomunitateak antolatutako Sakanako Herri Kirol Eguna. Hutsune nabaria zegoen, urtero egurrak prestatzen eta aizkolariak gidatzen aritzen zen Juanito Erdozia, Sakanako Aizkora Eskolako arduraduna. Eta haren omenez aritu ziren lanean bertan bildutako aizkolariak, Sakanako Harri Jasotze eskolako altxatzaileak, Andra Mari ikastolako trontzalariak eta Unanun bildutako ikusleak. Familiak lore sorta eta Juanitoren argazki bilduma jaso zituen opari.