Urriaren 30ean, ostiralarekin, Nafarroako Kluben Arteko Buruz Buruko finalak jokatuko dira Labriten (18:00). Guztira bost final dira erabakiko direnak, eta horietako bitan Irurtzun klubak txapela ekartzeko aukera izango du.
Lehen mailako final handian Irurtzun klubeko Josu Olaetxeak Larraun klubeko Garaño izango du aurkari, eta final estu eta zirraragarria aurreikusten da. Bigarren mailako finalean Irurtzun klubeko Salaberriak Oberenako Rekalderen kontra jokatuko du.