Estreinako Gau Beltza Unanun

Guaixe

Jatekoak, ikuskizuna, kalejira eta afaria izan ziren. 

Unanuko Ernaitta kultur elkarteak estreinakoz Gau Beltza antolatu zuen lastailaren 31n, larunbata. Eskola zeneko lokala egunerako propio jantzi zuten lehenik. Ondoren merienda eskaini zuten. Hilobi itxura gozoak eskaini zituzten, txokolatezko bizkotxo eta gailetekin egindakoak. Taberna zerbitzua ere egon zen. Andres Jerezek eskuekin egindako su ikuskizuna eskaini zien unenuarrei. Ondoren mozorrotuen "kalejira ikaragarria" egin zuten unenuarrak. Bukatzeko, Denok bat elkarteak herri afaria hartu zuen.