Unanuko Kontzejuak Beheko basoan kokatutako baso aprobetxamendua enkante publiko bidez saltzeko deialdia egin du. Aprobetxamenduagatik Unanuko Kontzejuak 43.478,25 euro (BEZ kanpo) eskatzen duty. Eskaintza aurkezteko interesa duenak Ergoienako udaletxean aurkeztu beharko du bere proposamenak ilbeltzaren 11ko 14:00ak baino lehen. Kontratua eskuratzen duenak 24 hilabetekoa izango ditu enborrak ateratzeko.
Deialdi hori 2026-2027 urteetarako ustiapen eta hobekuntza planekoa da. Zehazki, Serloa eta Abreingo erreka parajeetan dago. Aprobetxamenduak guztira 1.596 m³ pago-egur ditu, horietatik 836,2 m³ zura eta 759,6 m³ enbor txiki eta egurra izateko.