Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burundako azken lekukoaUrdiainen oraindik herriko euskalkian dihardu jendeak baina pixkanaka hemen ere galtzen ari zela jakin zuen Koldok. "Trasmisioa galtzen edo moteltzen ari zela ohartarazi zidatenean, honi indarra eman behar zitzaiola jabetu nintzen. Oraindik garaiz gaude Burundako euskalkia salbatzeko"Euskara berezia da Burundakoa. Pasoko leku bat izan da eta Ggipuzkera, Nnafarrera, Bbizkaieratarra eta Arabakoaren nahasketa baten emaitza da. Aintzinako ezaugarri asko ere mantendu ditu bBurundakoak eta horrek ere berezia egiten du. Hilabeteko lanaLan honen helburua bikoitza da. Alde batetik herriko jendearendako gramatika bat osatzea eta bestetik, kanpoko jendeak euskalki honen berezitasunak ezagutaraztea. Horretarako gramatika liburuxka eta bideoa kaleratuko da. Bideo honetan jende gaztea herriko euskalkian hitz egiten agertzea da bere nahia. Izan ere, haurrendako gazteak uUrdiaingo eukalkian hitz egiten ikustea oso motibagarria eta eredugarria da.Etxez etxeDagoeneko Koldok hasi du bere lana. Etxekz etxe dabil egun hauetan herriko jarriekin hizketan eta orain arte besoak zabalik hartu dute. Egunero eskolak jasotzen ditu goiz eta arratsalde eta irakasle lanetan Mikel Galartza, Julian Etxeberria, Mariano Galarza eta Jabi Zelaia dabiltza. Haiekin aditzak, deklinabideak eta halakoak ikasten ditu eta berak aitortu bezala "edozein zalantza daukadanean Tintiniturri elkartera jotzen dut. Bertakoei galdetu eta denak erantzuteko prest daude beti"Lehen aste honetan jende jarriarekin aritu da elkarrizketak grabatzen baina auurrerantzean jende gaztearekin egoteko asmoa ere azaldu du. "Euskara bizia aztertu nahi dut. Egungo Urdiaingo euskararen egoeraren argazkia ateratzea da azken helburua eta horretarako jende gaztearekin egotea ezinbestekoa da"Behin eta berriro errepikatu zuen Koldok bere aurkezpenean Herritarrendako bertako euskarak balio afektibo eta emozional handia daukala eta hori dela jendeari ulertarazi nahi dioena. "Hizkuntza bat aurrera ateratzeko eskola ez da nahikoa eta familiak eta lagunarteak eragin handia dauka. Urdiaingo euskalkia onena bezain ona da."