Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txartel hori eskuetan dutenen artean daude Eneko Lazkoz etxarriarra eta Oier Lakuntza urdiaindarra. Biak ere iazko txapelketan parte hartu zuten eta lortutako postuari esker sailkatu ziren final laurdenetarako. Lehian sartzen sakandarretan lehena Oier izanen da. Hurrengo larunbatean, otsailaren 16an, Txantrean jokatuko den finalaurrekoan ariko da. Eneko, berriz, martxoaren 1ean Beran jokatuko den finalaurrekoan ariko da. Finala martxoaren 15ean jokatuko da eta 8 bertsolari neurtuko dira. Bertsolariez gain, bada beste sakandar bat txapelketan lanean ariko dena: Manu Legarra irurtzundarra. Bera gai-jartzailea izanen da aurten ere. Manuk eta beste 9 pertsonak osatzen duten lan-taldeak jarritakoari kantatu beharko diote txapelketan parte hartuko duten 25 bertsolariek, gehienak gazteak. Gainera, azken lau urteetan txapelduna izan den Xabier Silveirak ez du parte hartuko, txapelketa irekita utziz.