Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdiaingo Aitziber elkartean lan da lan dabiltza azkenaldian, elkartea zaharberritzen. Haiek atsedenik ez eta gainerakoak ere martxan jarri zituzten joan zen larunbatean, I. Aitziber Krosean.Euri zaparraden beldurrik gabe, 35 lagunek erantzun zioten Urdiaingo elkartearen deiari, 32 gizonek eta 3 emakumek.Lasterketa Arratsaldeko 17:00etan eman zioten hasiera lasterketari, Aitziber elkartea atzean utzita. Lanak amaitzeko, lasterkariek bi buelta eman behar izan zizkioten Urdian eta Iturmendi arteko zirkuitu ederrari, 7,5 kilometro denera.Abdelfettah Louajari izan zen azkarrena, 24:41eko denborarekin. Haren atzetik Oscar Primo Uhartek zeharkatu zuen helmuga , 25:41eko denborarekin; eta Daniel Sanz Elduaien izan zen hirugarrena, 26:22ko denborarekin. Emakumeen artean, Joana Corchero Viana izan zen azkarrena, 31:04ko denborarekin.Gizon eta emakumeetan lehenengoek 200 €-ko saria eta oroigarria jaso zuten; bigarrenek, 100 € eta oroigarria eta 3.ek 50 € eta oroigarria. Inor ez zen esku-hutsik itzuli etxera, denok ere giro ezin hobearekin gozatu ahal izan baitzuten.Kirolariek Burundako herri ederra bisitatzeko beste aukera bat izanen dute datorren igandean, bertan jokatuko baita Aitziber Xtrem BTT lasterketa.Sailkapena Gizonak 1. Abdelfettah Louajari 24:502. Oscar Primo Uharte 25:413. Daniel Sanz Elduaien 26:224. Juan Nieva 27:135. Esteban Berdud 27:406. Ivan Gonzalez Barroso 27:547. Miguel Angel Ganchas 29:148. Miguel del Rio 29:229. Juantxo Azurmendi 29:5310. Beñat Katarain Razkin 29:5511. Patxi Cano 29:5812. Iñaki Lopez Uharte 30:2613. Juan Manuel Galartza Zubiria 30:4414. Iñaki Urrutia 30:5115. Juan Carlos Gomez 30:5516. Xanti Agirre 31:2317. Luis Mari Janones Tornabaca 31:4518. Julian Otaegi Mayor 32:0819. Peio Bergara Garcia 32:1320. David Trebejo 32:2421. Iñaki Azparren 32:3122. Isidro Asurabarrena 33:4023. Ignacio Alvarez 35:4424. Ismael Lopez de Goikoetxea Mouriño 35:4825. Ricardo Santiño Ramirez 35:5726. Jose Maria Mercero Lizarraga 37:0027. Francisco Javier Gomez Fernandez 37:0028. Javier Pain 37:00 29. Kike Aldasoro 37:0030. Javier Borrega 37:00Emakumeak 1. Joana Corchero 31:242. Nuria Ongai 32:283. Erkuden Almagro 35:37