Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astebeteko lanaren ondoren, Jose Luis Arrietak, Egoi Martinezek, Gorka Verdugok eta Imanol Erbitik atzo despeditu zuten Kataluniako Itzulia.Txirrindulariak azken egunera arte ibili dira borrokan. Lehia biziaren ondoren, Gustavo Cesarrek eskuratu du itzulia, 24 ordu, 29 minutu eta 22 segundoko denborarekin. Gorka Verduko izan da lehen sakandarra, 10. postuarekin, liderrarengandik 34 segundora. Jose Luis Arrietak 69. postuan despeditu du itzulia, 17:52ra; 71.ean Egoi Martinezek, 19:08ra, eta 93.ean Imanol Erbitik, 28:34ra.