Bihar Urdiainen jokatuko da VI. haur triatloia

Guaixe 2007ko uztailaren 12a

Igeriketa probak Urdiaingo igerilekuetan eginen dira eta txirrindula eta korrika probak igerileku ondoko paraje ederretan. Aurreko edizioetan ez bezala, oraingoan triatloilariek ez dute derrigor mendiko bizikletarekin lehiatu behar ibilbidea asfalto gainekoa baita. Dena den, kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa izanen da. Bestalde, iaz nobedade izanik, aurten ere guraso eta monitoreek parte hartu ahal izango dute. Izen-emate epea federatuentzat atzo amaitu zen. Gainontzekoek, aldiz, bihar bertan eman dezakete izena Urdiainen. Proba amaitutakoan otamena eskainiko zaie parte hartzaileei eta saritxoren bat jasoko dute.  Probaren distantziak eta kategoriakKategoria        Jaiotze data    DistantziakAurrebenjami.    99-2000...     10:30        25m igeri       1km txirrindu         400m korrikaBenjaminak       97-98             10:50        50m igeri       1 km txirrindu        400m korrikaAlebinak             95-96             11:10        75m igeri    1.5 km txirrindu        800m korrikaHaurrak              93-94             11:30      100m igeri    4.5km txirrindu       1600m korrikaKadeteak           91-92             12:00      200m igeri    7.5km txirrindu       2400m korrikaJunior                 89-90             12:30      250m igeri    7.5km txirrindu       2400m korrikaGuraso eta monitoreak          12:30      250m igeri    7.5km txirrindu       2400m korrika