Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Le Protecteur Patxi Basaberen (Gasteiz, 1975) laugarren ikus-entzunezko lana da zuzendari gisa eta aurtengo apirilaren 13an mustu zen Gasteizko Artium-ean. Luxuzko euskal aktore zerrendak hartu du parte filmean: Karra Elejalde, Gorka Aginagalde, Txema Blasco, Juantxo Lopez eta Ramon Barea aktore ezagunak, beste batzuen artean. Musika Bingen Mendizabalek jarri dio.Film laburra 2007ko Donostiako Zinemaldian izan zen ikusgai, euskal zinemaren sailean hain zuzen. Egun, Le Protecteur-en zuzendari eta ekoizleak filmaren promozio eta zine jaialditan txertatze lanetan dabiltza. Film laburra Gijoneko, Turineko, Alcala de Enareseko... jaialditara bidalia izan da, aipatutako jaialdi ospetsuetan Besaberen lana proiektatzeko asmoarekin. SinopsiaFilm laburreko protagonista Lolo da, Juantxo Lopez gasteiztarrak interpretatzen duen gizona. Jatorri frantziarra duen eta izaera leiala nahiz bere lanarekiko jarrera jeloskorra duen bizkartzaina da bera. Txikitan Lolori txakur batek titia eman zion, ondorioz leialtasun eta fidelitate sentimendua guztiz barneratua dauka. Enpresari batendako lan egiten du Lolok, baina negozio gizonak Lolori berri bat kontatzeko duela esatearekin sortzen da arazoa. "Umore frantseseko film laburra da" Besaberen esanetan, barre algararik egin gabe, irribarrea ahoan mantentzen duten horietakoa. Zuzendariak "drama izpi bat" baduela ere kontatu digu.BasabePatxi Basabe 21 urte zituela hasi zen zinemaren munduan eta dagoeneko lau film labur zuzenduak ditu, gainera bi sari ere irabazi izan ditu lan horiekin. Viva el sexo bere lehen film laburra izan zen, 2004an Gasteizko NEFF barruko Bat Bateko Film Laburreko Jaialdia irabazi zuena. L''immigrant film laburra bere bigarren lana izan zen eta harekin jaialdi bereko sari nagusia irabazi zuen 2005ean. 2006an Two-Faces iritsi zen eta, azkenik, Le protecteur. Beste hainbat proiektutan ere ibili da lanean.Gaur egun, Patxi Basabe Gasteizen eta Nafarroako Bardeetan errodatuko den beste film labur batekin, Silence mayday-rekin, ari da lanean. Aldi berean, gainera, film luze baten gidoia idazten dihardu.